Accueil en 48 pixels 

  Fr.  HERRITARRAK  Zer da berri ?  PRESOAK   GAZTEAK Quoi de neuf ?

Oraingoak

Ipar Euskal Herri Elkargoa

 

 

 

 

Gure proposamenak 2014an

Gobernantza 

Bizitegiari eta lurzoruari buruzko politika

Euskara 

Bizi soziala  

Ekonomia  

Ingurumena

 

 

 

 

 

 

Hego Lapurdiko eskumenak

Txosten bereziak   

Axerizilo

Ondarkinak   Les Déchets

P.L.U

Santa flor/Florenia  

S.C.O.T     

Putillenia

Poulou

Gure plaketa

Hogeita hamazazpi urte honetan, eskuineko gehiengo politiko desberdinen eskutik eramana izan den politika indibidualista eta “klientelista” horrekin moztu nahi dugu, politika horren ondorioak begien bistakoak baitira.

Milesker URRUÑAR guziei. Geroz ta gehiago zarete zuen konfiantxa HERRITARRAK taldeari eskaintzen !

 

Programa horren bideratzeko, herriko auzo desberdinetarik jalgi emazte eta gizon talde bat proposatzen dugu; gehienak elkarte desberdinetan sartuak dira edo/eta herrian ari dira lanean. Gaitasun guzi horien biltzeak Urruñarendako etorkizun berri baten proposatzeko ahalbidea ematen digu.

Hona, proposatzen dizuegun proiektuaren xede zenbait:

•elkartasun, humanismo, berdintasun eta justizia baloreetan erroztatua izan nahi du, garapen iraunkor baten barnean;

•herriaren kudeaketa demokratiko eta parte-hartzailean oinarritua, herritarrari toki osoa emanez plantan ezarriko dugun deliberoen apailatzean;

• AHTri kontrakotasun argia erakustea, jadanik hor den burdinbidearen arraberritzea susten gatuz, planetaren zaintzea gure helburu nagusietarik izanki;  

•Hirigintza plan koherenterik gabe, lurraldean barreiaturik eraikiak izan diren bizitegien eraikuntza anarkikoen emendatzeari buru egitea

Politika orokorrago batean, Euskal Herrian abiatua den bakeprozesuan deliberatuki parte hartuko dugu. Guziek, eta herriko hautetsiek partikularki, ezarri behar dugu geure harria bakearen eraikinean, guhaur eta gure ondoko
belaunaldiak, jendarte zabaldu batean, desberdintasunen errespetuan bizi ahal daitezen.
Zuen konfiantza lagun, Urruñarendako proposatzen dizuegun proiektua gauzatzen ahalko dugu; gisa horretan, gure herria, berriz ere, bere nortasunaz fier izanen da, haren baitan Euskara komunikazio hizkuntza izanez osoki.

Mil Esker                        

2014ko Hauteskunden emaitzak : HEMEN


 
  

Hauteskunde hauetan , gure herria kudeatuko  duen taldeaz landa, Hego Lapurdiko HirAgglomération Sud Pays basqueigune Elkargora joanen diren gure herriko ordezkariak ere hautatu beharko dituzue.

Beti defendatu dugu ordezkari horiek sufragio unibertsalaren bidez hautatzea.

Delibero garrantzitsuak hartzen ohi dira hirigune elkargoan eta, orai arte egin den bezala, delibero horiek auzapezek izendatu ordezkariek hartzea, zinezko demokrazia ukatzea izan da.

Alabaina, joan arau, gero eta eskumen gehiago ditu hirigune elkargoak, eta bereziki : ekonomia garapena, espazioaren antolamendua, bizilekuen oreka soziala edota hiriaren politika.

Hirigune Elkargoan kide diren beste herrietako hautetsi abertzaleek ere, gureak bezalako proposamenak sustengatuko dituzte, gure proiektua elkargoko lurralde osoan molde koherentean gauzatua izateko gisan.

Irakurterrazago izan dadin, gure ordezkariek elkargo horretan defendituko dituzten proposa menak kolore desberdinez agertuko dira

                                       Iparraldeko Lurralde Elkargo Bereziaren aldeko galdea geure egiten  dugu.  

Herri guziek aske determinatzeko eskubidea dute, eta eskubide horren arabera, beren izaera politikoa aske finkatzen dute eta beren ekonomi, gizarte eta kultur garapena aske lortu nahi dute (Natio batuen 1514z-ko ebazpena)